XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZURAObjektu arrunt asko egin izan da zurez, eta oraindik ere halaxe egiten dira. Artisauek ondo dakite sortzen dituzten produktu guztiak ez direla berdinak eta esperientziak erakutsi dienari eutsiz, bakoitzerako egokiena den zur-mota erabiltzen dute. Erabiliko den zur-mota hautatzean, zenbait faktorek izaten du eragina, hala nola: inguruan halako edo bestelako zura ugaria izatea, materialaren gogortasuna, kolorea, eragile atmosferikoen erasoa jasateko ahalmena, flexioaren ondoriozko hausturari nola eusten dion, landu ondoren zerroek hartzen duten itxura, leuntzeko eta ebaketa-erremintekin lantzeko erraztasuna, edota zuraren prezio bera.
Zura lantzen duten artisau gehienek kontuan izaten duten beste alderdi bat, mozteko garaia eta une horretako Ilargiaren aldia izan ohi da, euren hitzetan mozketa natura